Don Julioren arrastoa erakusketa zabaldu da Berako Kultur etxean

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 27a

Juantxo Larramendi eta Pio Caro Baroja, erakusketaren inaugurazioan. Utzitako argazkia

Azaroaren 23ra arte bisitatu ahal izanen da

Julio Caro Barojaren mendeurreneko ekitaldien baitan, “Don Julioren arrastoa” erakusketa ireki zen Berako kultur etxean ortziralean, urriaren 24an. Juantxo Larramendi margolariak gidatuta, beratar talde batek egin du lan sorginak protagonista dituen erakusketan. Julio Caro Barojaren mundua haurrei erakustea du helburu. Ikusi argazkiak

Julio Caro Barojak berak margotutako hainbat koadro ikusi ahal izanen dira, eta Berako ikastetxeetako ikasleek egindako marrazkiak bildu dira erakusketaren erdian dagoen sagarrondoan, ikus-entzunezko batekin batera. Herritarrek utzitako koadroak ere badira. Erakusketaren inaugurazioan Pio Caro Baroja, Don Julioren anaia ere izan zen. Erakusketa hau azaroaren 23ra arte bisitatu ahal izanen da, astelehenetik ortziralera 17:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun