2015erako Kirol, Gizarte eta Kultura elkarteei dirulaguntza deialdia zabaldu du Lesakako Udalak. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 21ean bukatuko da.
Deialdi honen oinarriak, Lesakako Udalaren webgunean topa daitezke.
Bertzalde, udaletik oroitarazi dutenez, 2014ko dirulaguntzen justifikazio guztiak abenduaren 19a baino lehen aurkeztu behar dira. Bertzela, dirulaguntza galduko da.