Homeopatia-botikinari buruzko hitzaldia antolatu du Besarkada, Bortzirietako Haziera Elkarteak urriaren 18an, larunbat goizeko 11etatik 12:30era Lesakako Udalaren erabilera anitzeko aretoan, Koskonta Bideko 7ko bigarren solairuan (futbol zelaiaren ondoan).
Botika homeopatiko garrantzitsuenekin botikin bat nola egin azalduko dute, bertzeak bertze, honako hauek tratatu eta prebenitzeko: eztula, mukiak, sukarra, zorriak...
Eva Bernal, familia-medikuntzan eta hoeopatian aditua izanen da hizlaria. Izena emateko 646373936 telefonora deitu edo SMS bat bidali behar da edo mezu bat bidali behar da honako helbide elektroniko honetara: besarkadabortziriak@gmail.com
Pertsona bakoitzeko 10 euro ordaindu beharko da eta bikotea joaten bada, 5 euro bikotekide bakoitzeko. Seme-alabak eramateko aukera ere bada.