Condesa Taldeko Zalain Transformados lantegiko langileek taldeko lantegi guztietan planteatu den mobilizazio egutegiarekin bat egin dute. Urriaren 8an bi orduko geldialdia egin zuten eta hilaren 15ean 24 orduko lanuztea eta Gasteizen egitekoa zen manifestazioan parte hartzekoak ziren.
Langileen Batzordeak jakinarazi duenez, «lantegiak egoera traketsean segitzen du, lehengai faltagatik, eta uztailaren 14tik Konkurtso aitzineko egoeran egonik».
Zalainen mobilizazioekin bat egin duten ELA, LAB eta CCOOko ordezkariek aipatu dutenez, «nagusien aldetik ez da informazio txukunik ematen, nahiz eta behin eta berriz informazio osoaren eskaria egin». Bezeroei eskariak ezin hornituz segitzen dute gaur egun eta zenbaitzuk, arazo honen aitzinean Zalain baztertu eta bertze hornitzaileengana jo dutela salatu dute.
Mobilizazioekin, dagozkien bideragarritasun planak aurkeztea eta enplegua eta langile guztien oraingo baldintzak bermatuko dituen plan industrial bat aurkeztea dute helburutzat langileek.