Hezitzaile eta gurasoek Pelle Ttiki Haur Eskolaren alde lanean segitzen dute. Azaroaren 1ean egiten den Baserritarren Egunean, adibidez, bigarren eskuko jostailuen azoka eginen dute. Horretarako, etxean erabiltzen ez diren jostailuak edo egokia izan daitekeen jostetako materiala biltzen ari dira. Joan den ortzegunean hasi ziren eta bertze bi ortzegunetan, urriak 16 eta 23, 17:30etik 18:30era Herriko Etxeko Gorapera eraman daitezke. Emateko jostailu edo materialik izanez gero, eta egun horietan ezin bada hurbildu, 663 695410ra deitu eta antolatzaileak bila joanen dira.