Bestak giro ederrean joan dira berriro ere. Hurrengo urtekoen zain gelditzen gara... geroz eta guttiago falta baita!!! Bertze urtetan bezala, kontu ezkor bakarra utzi dute: herrian barna egindako pintadak eta saskibaloiko saski bat hautsi dutela. Udala lanean ari da hau dena moldatzeko eta egileekin solasten saiatuko da berriz horrelakoak ez errepikatzeko. Herria guztiona dela gogoratu behar da eta geronek ez badugu zaintzen eta errespetatzen nork eginen du?