Bisita gidatuak Usategietan

Irune eta Itsaso 2014ko urriaren 16a

Urriaren 1ean hasi zen 2014ko Etxalarko Usategietako sare bidezko uso harrapaketa sasoia. Urriaren 3an be­rriz, tradizio xahar hau ezagutzeko bisita gidatuak martxan jarri ziren; aurtengoarekin 12 urte betetzen direlarik bisitak hauek antolatzen hasi zirenetik. Urtero bezala, azaroaren 20ra bitarteko ortziral, larunbat eta igandeetan burutuko dira bisitak, goizeko 9:30ean, 11:00e­tan eta 12:30ean. Bisitaren iraupena, 60 minutu ingu­rukoa da  eta prezioa 4 eurokoa per­tsonako; 10 pertsona baino gehiagoko taldeek berriz 3 euro ordaindu behar dituzte per­tsonako. Interesatuak (690) 26 77 56 telefonora deitu behar dute edo usategiak@ etxalar.org helbidera idatzi.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun