Jendetza bilduko du Usategietako Igandeak

Irune eta Itsaso 2014ko urriaren 16a

Bezperan ere ekitaldiak izanen dira

Urriaren 19an izanen da Usategietako igandea. Goiz-eguerdi bitartean Andra mari dan­tza taldearen alde dirua bil­tzeko, talo postua jarriko du Altxatak Lizaietan. Udalaren eskutik 18:30etik 21:30era Gaubela taldearen erromeria izanen da. Bitarte horretan Altxatak ostatua jarriko du frontoian pintxo eta bokadiloak ere eskainiz. Urriaren 19rako, igandea, goiz eta arratsaldez ostatuan txandak egiteko gurasoen laguntza beha­rrezkoa dela gogorarazi du Altxa­tak.

Bezperarako ere ekitaldiak aurreikusita daude Euskara batzordearen eskutik. Larunbatean 18:30ean Kokakola eta barea antzerkia izanen da kultur etxean; Ra­mon Agirre eta Inazio Tolosa aktore ezagunen eskutik. Ondotik plazan Beira taldearen emanaldia izanen da, pintxoak, gaztain erreak eta sagardoarekin batera.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun