Marka pertsonal berria Calellako Ironmanean

Aitor AROTZENA 2014ko urriaren 16a

Urriaren 5ean egin zen BCN Ironmanaren lehen edizioa Calellan (Bartzelona). 2.500 kirolarien artean, Bixente Igartzabal herrita­rrak 241. postuan bukatu zuen sailkapen orokorrean eta 47. bere kategorian. Ironmanean bere markarik onena ere egin zuen Beti Gazteko kirolariak. Izan ere, Kataluniako Ironman hau bukatzeko 9 ordu, 36 minutu eta 30 segundo behar izan zituen Igar­tzabalek. Hasierako 3,8 kilometroak igerian egiteko ordubete, 22 minutu eta 2 segundo behar izan zituen, bizikletako 180 kilometroak 4 ordu, 39 minutu eta 52 segundotan egin zituen eta maratoi lasterkaldia 3 ordu, 28 minutu eta 3 segundotan. Lanzarote eta Embrunmangoen ondotik, denboraldiko hirugarren Ironmana zuen lesakarrak, bere bizitzako hamahirugarrena.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun