Bortzirietako Bertso Eskolak, Udalaren eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzaz, Bertso Zikloa antolatu du.
Urriaren 17an, ortziral arratsaldeko 5:30ean solasaldia eskainiko du Amaia Agirrek Harriondoan.
Urriaren 25ean, larunbat arratseko 8etan Bi bala bertso musikatuak izanen dira Harriondoan.
Azaroaren 1ean, 17:00etan Andra Mari erresidentziako saioa eskainiko dute bertso eskolako kideek eta 23:00etan Lesaka eta Iurretaren arteko bertso desafioa eginen da Haizegoa ostatuan.
Azaroaren 8an, gaztain jatea eginen da Basurden. Sustrai Colina eta Jon Maia ariko dira bertsotan, Josu Goikoetxearen gidaritzapean (5 euro).