75. urteurrenaren ospakizunetarako ideia bila Beti Gazte

Aitor AROTZENA 2014ko urriaren 16a

Artxiboko argazkia

Beti Gazte elkarteak 75. urteurrena ospatuko du 2015ean. «75 urte bete eta beti gazte izaten segitzea» edonolako gauza ez delakoan, merezi bezala ospatu nahi du zuzendaritza batzordeak urtebetetze hori eta horretarako kirol ekitaldiak, kultur jardunaldiak, erakusketak, hitzaldiak eta bertze hainbat ekintza prestatu nahi dituzte. Helburu horrekin, eskutitza igorri die bazkideei, beraien ideiak, gogoak, nahiak… Zuzendaritza Batzordera helarazteko eta sortu behar dituzten batzordeetan parte hartzeko. Ortzegunero 20:00etan biltzen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun