Lurraren Egunak 28. edizioa beteko du

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 16a

Lurraren Eguna iragartzeko aurtengo aurkela.

Bezperako barazki opil lehiaketa 13:00etan eginen da

Ohiturari eutsiz, urri­ko laugarren igandean ospatuko da Lurraren Eguna. 28. edizioa beteko du Gure Txokoak Kultur Batzordearen laguntzarekin antolatutako ekitaldiak eta hilaren 26an eginen da. 
 
Bezperako egitaraua ere urtetik urtera osatua­goa izaten da. Aurten, zortzigarren edizioa beteko duen barazki opil lehiaketa 13:00etan eginen da Altzaten. 15:30e­an ttikien lasterketak eginen dira eta 17:00e­tan Lizuniagako igoera. 18:30ean haurrendako saioa izanen da Altzateko frontoian eta 19:00­e­tan argazki erakusketa Ikastolako aretoan.
 
Igandea izanen da egun nagusia. 09:00etarako lehiaketarako barazkiak, gaztak eta sagardo botilak eraman beharko dira Ricardo Baroja eskolara. 10:00e­tatik aitzinera eskulangile eta elikadura azoka eta barazki erakusketa eginen dira Altzaten. 10:30ean txalaparta, zeltiar musika eta Irats trikitilariak izanen dira Altzateko plazan. 11:00etan hasiko da 28. Gasna lehiaketa eta Berako trikitixa eskolakoak kalejiran abiatuko dira. Eguerdian, 17. Sa­gar­­do Lehiaketa eginen da Karnaxenean eta kalejiran aterako dira Musika Eskolako eta bandako musikariak. Bi lehiaketetan parte har­tzeko Bortzirietako ekoiz­l­ea izan behar da. Gazta lehiaketa irabaz­ten duenak 300 euroko sa­ria eta oroigarri bat eramanen ditu eta bigarrenak 100 euroko saria. Sagardo lehiaketako irabazleak, berriz, 200 euro eskuratuko ditu eta bigarrenak 75 euro.
 
Arratsaldean ere segituko du bestak. 16:30­ean hasita Altzateko Plazan herri kirolak izanen dira. Talde mistoak aizkoran, arpanan eta ha­rri altxatzen ariko dira.  Sari banake­ta eginen da bertsolariekin, enkantea, dan­tzarien saioa, txaranga eta dantzaldia. Egun guztian musika, taloak, eta jaki eta edariak dastatzeko aukera izanen da. Euria egiten badu ekitaldiak Altzateko frontoian eta kiroldegian eginen dira. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun