Julio Caro Barojaren jaiotzaren mendeurrenaren baitan, Beran egiten ari diren hitzaldi zikloko laugarren eta azken solasaldia urriaren 17an, ortziral arratsaldeko 7:30ean eginen da Berako Beralandetan. Bizipenak: Julio Caro Barojaz solasean izenburupean, hainbat herritarren testigantzak adituko dira eta modu informalean, Barojarekin izandako esperientzia eta bizipenak azalduko dituzte.