Beti Gazte elkartearen 75. urtemugako logo lehiaketarako lanak azaroaren 15a arte aurkez daitezke

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 20a

75 urte beteko ditu 2015ean Beti Gazte elkarteak. Argazkian, 1940. hamarkadako partida bat Kristo-Enean. Artxiboko argazkia

200 euroko lehen saria izanen da eta 50 euro bigarren eta hirugarrenarentzat

Lesakako Beti Gazte elkarteak 2015ean hirutan hogeita hamabortz urte beteko dituela eta, urtemuga hori ospatzeko garatuko diren ekitaldiak eta jarduerak indentifikatzeko logotipoaren diseinua aukeratzeko lehiaketa deitu du. Lanak elkartearen egoitzan aurkezteko epea azaroaren 15eko 13:00ak arte irekiko da.

Lesakako Beti Gazte elkarteak 2015ean hirutan hogeita hamabortz urte beteko dituela eta, urtemuga hori ospatzeko garatuko diren ekitaldiak eta jarduerak indentifikatzeko logotipoaren diseinua aukeratzeko lehiaketa deitu du. Lanak elkartearen egoitzan aurkezteko epea azaroaren 15eko 13:00ak arte irekiko da.

Lanak paperean edo euskarri digitalean aurkezten ahal dira, beti ere, DIN A4 neurrian. Digitalean, JPGn edo bektorialean aurkez daitezke, eta bai koloretan bai zuri-beltzean erabili ahal izanen diren logotipoak lehenetsiko dira. Lehiakide bakoitzak nahi bertze lan aurkez ditzake.

Diseinu guztiak hartu eta Beti Gazte elkartearen webgunean (www.betigazte.net) emanen dira argitara eta bazkideek abenduaren 1a arte botoa eman ahal izanen dute aukeratzeko zein diren hiru diseinurik hoberenak. Aukeratutako hiru hoberenen artean, Zuzendaritza Batzordeak erabakiko du zein den irabazlea. Saritutako hiru lanak Beti Gazteren esku geldituko dira. Gainerakoak, erakusketa-aldia bukatu ondotik itzuliko dira. Lehenbiziko saria 200 eurokoa izanen da eta bigarren eta hirugarren sarirako, bakoitzak 50 euroko akzesita izanen du.

Aukeratzen den logoa Beti Gazte elkarteak erabiliko du 75. Urteurrena ospatzeko burutuko diren jardueretan edo egoki iruditzen zaion bertze edozeinetan. Baita arropatan, karteldegian eta bertzelakoetan erabili ahal izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun