Usotarako ez ezik, bertsotarako garaia ere izanen da udazkena Lesakan. Izan ere, Bortzirietako Bertso Eskolak, Lesakako Udalaren eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzaz, Bertso Zikloa antolatu du.
Urriaren 17an, ortziral arratsaldeko 5:30ean bertso eskoletarako ariketei buruzko solasaldia eskainiko du Amaia Agirrek Harriondoa Kultur Etxean.
Urriaren 25ean, larunbat arratseko 8etan “Bi bala” bertso musikatuak izanen dira Harriondoan.
Azaroaren 1ean, hitzordu bikoitza izanen da. Alde batetik, 17:00etan Andra Mari erresidentziako ohiko saioa eskainiko dute bertso eskolako kideek eta 23:00etan Lesaka eta Iurretaren arteko bertso desafioa eginen da Haizegoa ostatuan.
Azaroaren 8an, azkenik, gaztain jatea eginen da Basurden 20:00etan hasita. Sustrai Colina eta Jon Maia ariko dira bertsotan, Josu Goikoetxearen gidaritzapean. Txartelak 5 eurotan daude salgai.