Ander Errandonea beratarrak irabazi du Nafarroako 22 urtez beheitiko txapelketa

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 14a

Ander Errandonea txapeldun eta Jon Olaizola azpitxapeldun, Nafarroako 22 urtez beheitiko txapelketan. Utzitako argazkia

Buruz buruko finalean 18-13 irabazi zion Jon Olaizola lesakarrari larunbatean Labriten

Bortzirietako bi pilotari aurrez aurre izan ziren urriaren 11n Nafarroako 22 urtez beheitiko buruz buruko pilota txapelketaren finalean. Iruñeko Labriten jokatutako partida gogor eta ikusgarri baten ondotik, Ander Errandonea beratarrak 18-13 irabazi zion Jon Olaizola lesakarrari.

Iruñeko Labrit pilotalekuan jendea aunitz bildu zen etorkizun handiko Bortzirietako bi pilotarien arteko finala ikusteko. Ander Errandoneak Inaxio aita izan zuen botillero eta Olaizolak Iker tainta. Partidak 42 minutu iraun zuen eta Olaizolak bi tantu egin zituen sakez eta Errandoneak 5. Partida gogorra joan zen eta hasieran bana, launa, seina, zazpina eta zortzina berdindu ondotik, beratarra nagusitu zen.

Errioxan ere txapela

Baina larunbatekoa ez zen izan asteburu honetako txapel bakarra Ander Errandonearentzat. Izan ere, igandean, urriaren 12an, Errioxako Gobernuak antolatutako eskuz binakako txapelketa ere irabazi zuen, jubenil mailan. Otadui bizkaitarrarekin bikote eginez 22-21 irabazi zieten Errioxako Petite eta Berako Iñigo Martinez-i.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun