Marka pertsonal berria egin du Bixente Igartzabal lesakarrak Ironmanean

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 8a

Bixente Igartzabal lanean Katalunian. Utzitako argazkia

Bere bizitzako hamahirugarren Ironmana burutu zuen Bartzelonan

Urriaren 5ean egin zen BCN Ironmanaren lehen edizioa Calellan (Bartzelona). 2.500 kirolarien artean, Bixente Igartzabal lesakarrak 241. postuan bukatu zuen sailkapen orokorrean eta 47. bere kategorian. Ironmanean bere markarik onena egin zuen Beti Gazteko kirolariak.

Izan ere, Kataluniako Ironman hau bukatzeko 9 ordu, 36 minutu eta 30 segundo behar izan zituen Igartzabalek. Hasierako 3,8 kilometroak igerian egiteko ordubete, 22 minutu eta 2 segundo behar izan zituen, bizikletako 180 kilometroak 4 ordu, 39 minutu eta 52 segundotan egin zituen eta maratoi lasterkaldia 3 ordu, 28 minutu eta 3 segundotan. Lanzarote eta Embrunmangoen ondotik, denboraldiko hirugarren Ironmana zuen Beti Gazteko lesakarrak, bere bizitzako hamahirugarrena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun