Lehen eskolaratzearen osasun ezaugarriak azalduko ditu Lesakako Osasun Zentroko pediatria zerbitzuak

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 7a

Urriaren 9an Beran eta urriaren 14an Lesakan eginen dira bilerak

Azkeneko lauzpabortz urtetan Bortzirietako ikastetxe batzuetara hurbildu dira Lesakako Osasun Zentroko Pediatria Zerbitzutik, ikasturte hasieran luzatutako eskaerei erantzuna emateko. Haur Hezkuntzako lehen mailan hasi behar duten umeen gurasoei zuzendutako solasaldia izaten da eta aurten pentsatu dute Bortzirietako ikastetxe guziei zuzentzea eta horretarako bi egun aukeratu dituzte.

Lehen eskolaratzearen osasun ezaugarriak gaitzat hartuta, 2-3 urteko haurren gurasoei zuzendutako lehenbiziko bilera Berako Beralandetan eginen da urriaren 9an, ortzegun goizeko 11:30etik 12:era eta bigarrena Lesakan urriaren 14an, asteartean 14:15etik 15:15era, Koskontako Bidea 7ko erabilera anitzeko udal aretoan, Osasun Zentroaren parean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun