Beilatokien araudia aldatzea iradoki dio Nafarroako Arartekoak Berako Udalari

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 7a

Arartekoaren iradokizunak begi onez jaso dituzte Iturlandetako bizilagunek. Argazkian, irailaren 30ean egin zuten agerraldian. Artxiboko argazkia

Iturlandetakoarentzat bertze kokapen bat bilatzea ere proposatu du

Francisco Javier Eneriz Nafarroako Arartekoak erantzun egin die Berako Iturlandetako bizilagunek beilatokiaren inguruan agertutako kexari. Arartekoak idatzia igorri dio Berako Udalari, Udal Plan Orokorra aldatzea eta beilatokiarendako bertze kokapen bat bilatzea iradokiz eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari, Hileta-Osasunari buruzko Erregalamendua onesten duen Foru Dekretuaren aldaketa susta dezan.

Francisco Javier Eneriz Nafarroako Arartekoak erantzun egin die Berako Iturlandetako bizilagunek beilatokiaren inguruan agertutako kexari. Arartekoak idatzia igorri dio Berako Udalari, Udal Plan Orokorra aldatzea eta beilatokiarendako bertze kokapen bat bilatzea iradokiz eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari, Hileta-Osasunari buruzko Erregalamendua onesten duen Foru Dekretuaren aldaketa susta dezan.

Jakina, Nafarroako Arartekoaren iradokizunak ez dira nahitaez betebeharrekoak, baina halere Iturlandetako bizilagunek begi onez jaso dituzte.

Nafarroako Arartekoaren idatziak Berako udalari iradokitzen dio bere Udal Plan Orokorra alda dezala edo Udal Ordenantza bat onets dezala, higiezinetan kokatutako tanatorio-beilatokien jardueren baldintzak arautzeko. Honela, tanatorioak eta beilatokiak eraikinen etxabeetan instalatzea debekatzea edo halakoak esklusiboki hileta-erabilererarako eraikinetan eta eraikin bakartuetan kokatzera behartuko duen hirigintzako araudia ezad dadin proposatzen du Arartekoak. Tanatorio-beilatokirako bertze kokaleku egokiago bat bila dezala ere iradokitzen dio Arartekoak udalari, «inguruko edo hurbileko etxebizitzetatik isolatuta».

Nafarrroako Gobernuko Osasun Departamenturako ere badu iradokizuna Arartekoak. Hain zuzen,Hileta-Osasunari buruzko Erregelamendua onesten duen Foru Dekretuaren aldaketa susta dezala iradoki dio, «foru dekretu horretan tanatorio eta beilatokiak eraikin bakartuetan edo bizitegi-eraikinetatik independenteak diren eraikinetan kokatzeko beharra ezartzeko».

Nahiz eta administrazioek ez duten arartekoaren iradokizunak nahitanahiez betetzeko beharrik, bi hilabeteko epea izanen dute beraien proposamenei erantzuteko.

Bertze aldetik, Iturlandetako bizilagunek ez dute onartzen asteburuan beilatokiko obran leiho bat hautsi izana eta «gertakari bandaliko» honen kontra agertu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun