Urriaren 10etik 12ra hainbat ekitaldi antolatu dituzte Ibardinen, Kontrabandisten Festa deitu duten ekimenaren harira. Joan den urtean bezala, Mini Downhill free ride longboard txapelketa eginen da eta komertziante elkartekoek salgai-hondarren feria eginen dute larunbateta igandetan, bertze hainbatekitaldirekin batera.
Ekitaldiak urriaren 10ean hasiko dira, ortziral arratsaldeko 6etatik aitzinera Longboard eskola eskainiko baita kiroldegiaren parean.
Urriaren 11 eta 12ko ekitaldi gehienak, berriz, Ibardinen eginen dira. Larunbat eta igandean, egun osoz bentek antolatutako salgai-hondarren feria eta joku parkea (haurrendako animazioak eta jokoak, ibilaldiak pottoka gainean) izanen dira. Larunbatean 09:30ean II. Mini Downhill free ride longboard txapelketa hasiko da eta patinetetan jaitsierak izanen dira egun osoan. 11:00etatik 17:00etara kontrabandisten aperitiboa era menua eskainiko dira bentetan eta Baztango gaitariek, Berako dantzariek eta Berako trikitilariek ikuskizunak eskainiko dituzte. 17:00etan txapelketaren finalak eta sari banaketa eginen dira eta 21:00etan Djak izanen dira Beran, Goat Longboardeta Ibardinek antolatua.
Igandean, 10:00etan familiendako ibilaldi kulturala abiatuko da Elizalde Bentako aparkalekutik. 10:00etatik 18:00etara Kontrabandisten Igoera desafioa eginen da eta sari banaketa. 11:00etatik 17:00etara Kontrabandisten aperitiboa eta menua eskainiko da, Los Incansables txaranga eta Urruñako Primadera abesbatzarekin. 18:00etan, Itsas-bidaia Mediterraneoan zozketatuko da.
Kontrabandisten bestaren barne, Gazteen ibilaldi txapelketa Mugazgaindiko topaketak ere antolatu dituzte Ibardinen Urruña eta Berako udalek. Igandean 10:00etatik 12:00etara eginen da kultur ibilaldi hau Manddale inguruan. Izen emaiteak Ibardingo beheitiko aparkalekuan egonen den informazio puntuan eginen da 09:30etik 10:00etara. Parte hartzea urririk izanen da gazteentzat eta laguntzaileentzat. Ibilaldia komentatzen duen testu bat ere emanen zaie partehartzaileei, galdetegi batekin batera. Ibilaldiaren bukaeran sariak banatuko dira.