Bide Ertzean taldeak kontzertua eskainiko du igandean Berako Kultur Etxean

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 7a

Diska berria aurkeztuko du Bide Ertzean taldeak. Artxiboko argazkia

Arratsaldeko 7etan hasiko den emanaldira sartzeko 6 euro ordaindu beharko da

Bide Ertzean taldeak kontzertua eskainiko du urriaren 12an, igandean 19:00etan Berako Kultur Etxean. Euskara Batzordeak Nafarroako Antzoki Sarearen laguntzaz antolatutako emanaldi honetara sartzeko sei euro ordaindu beharko da.

Ttipi-ttaparen Facebook orriko bannerrean kontzertua urriaren 10ean, ortziralean, zela ageri da, baina hori ez da zuzena. Erran bezala, urriaren 12an, igande arratsaldeko 7etan izanen da.

Diska berriaren aurkezpena

Don Inorrez (Gaztelupeko Hotsak, 2010) diskoarekin bira eder bat osatu ondotik, lan berri batekin datoz Bide Ertzean taldeko kideak: 77 (Gaztelupeko Hotsak, 2013). Izenburuak iradokitzen duen moduan, 1970eko hamarkadan paratu du begipuntua Tolosako taldeak. Askatasuna, maitasuna, berdintasuna bizi eta gozatu nahi duen gazteria, Feminismoa eta ekologismoaren agerpena, ikastolen loraldia, sindikatuen bilakaera… 40 urteko gau beltzaren ondotik, orduko gazte belaunaldi haren ahalegina ez zen hutsala izan. Musikalki, berriz, aspaldian egin duten disko gordinena da 77. Elektrikoena. Zuzena. Ezberdinena. Zeresan handia izan du Suso Saiz musikari madrildar ezagunak, bera izan baita ekoizle artistiko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun