Doneztebeko Erreka dantza taldeak emanaldia eskainiko du urriaren 11n Lesakan

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 7a

Musika eta dantza modernoetan oinarritutako ikuskizuna eskainiko du Erreka dantza taldeak. Utzitako argazkia

Larunbat arratsaldeko 7etan Harriondoa Kultur Etxean

Doneztebeko Erreka dantza taldeak emanaldia eskainiko du urriaren 11n, larunbat arratsaldeko 7etatik aitzinera Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko txokobiko aretoan. Emanaldia musika eta dantza modernoetan oinarrituta dago, argi jokoekin. Sarrerak salgai daude 5 eurotan helduentzat eta 3 eurotan 3-14 urte arteko neska-mutikoentzat igerilekuan eta Legarra, Xagu eta Telletxea liburudendetan.

Erreka dantza taldea emanaldiz emanaldi dabil azken hilabeteotan. Doneztebeko San Pedro bestetako emanaldiaren ondotik, uztail bukaeren Baztandarren Biltzarrean egon ziren, abuztuan Ezkurra eta Legasako bestetan eta irail hasieran Eratsunen. Urriaren 5ean Bertizko Ate Irekien Egunean parte hartu zuten eta Lesakako emanaldiaren ondotik, azaroaren 1ean, Iruñeko Baluarten eginen dute saioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun