Manttalek lasterketa teknika ikasteko kurtsillo bat antolatu du

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 7a

Manttaleko korrikalariak, Berako Mendi Maratoi Erdia hasi baino lehen. Artxiboko argazkia

Interesa dutenentzat bilera deitu dute urriaren 10ean Berako Iamotenean

Manttale mendi lasterketa taldeak, hurrengo egunetan lasterketa eta korrika teknikak ikasteko kurtsillo bat jarriko du martxan. Klase hauek 17 urtetik goitiko edozeinentzat zuzenduta daude, bai hasi berrientzat edota aspalditik hasi zirenentzat ere.

Azarotik aurrera eginen da ikastaroa da eta 10 saio izanen dira guztira, astean behin. Eguna oraindik ez dago finkatuta eta Julen Errandonea, IVEF-en espezializatua eta Patxi Pikabea, Manttaleko korrikalariak izanen dira kurtso hau emanen dutenak.

Interesa dutenei zuzenduta, Manttalek bilera informatibo bat antolatu du ortziralean, urriak 10, 19:30ean Iamotenean, Gure Txokoaren sedean, Beran.

Bideo ikusgarria

Bertze aldetik, taldearen lana eta bereziki Mendi Maratoi Erdiaren berri ematen duen bideo ikusgarria ere sareratu du Manttale mendi lasterketa taldeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun