IrriSarri Landek Nafarroako I. Enduro Openeko azken proba antolatu du. Igantziko abentura parkeko instalakuntzetan egin da urriaren 4an eta 5ean. Azkenean, Markel Uriarte Urrutia suertatu da txapeldun, Beñat Oronoz Gorrotxategi eta Txomin de Vega Izagirreren aitzinetik.
Horrez gain, Four Cross (mendiko bizikleta diziplina bat) egiteko aukera izan zen da 8 eta 13 urte arteko haurrentzat, eta Funbox Factory-ren eskutik, Dirt Jump erakustaldia eskaini zuten Martxel Arribillaga, Ibai Gaztelumendi eta Mikel Lazkanok. Irrisarriko zirkuituak, banaz bertze, 15 kilometro eta 900 metroko desnibel metatua ditu. Automatikoki neurtutako hiru zirkuitu izan ditu, eta haiek lotzeko, neutralizatutako hiru zati. Arratsaldean parte hartzaileentzako festa ere izan zen; DJak, haurrentzako Four Cross lagunarteko lasterketa, Dirt Jump erakustaldia eta sari banaketa. Lehen, bigarren eta hirugarren scrach-ek; elite mailako lehenak; junior mailako lehenak; lehen emakumezkoak; 30 masterreko lehenak; eta 40 masterreko lehenak eskuratuko dituzte sariak. IrriSarri Land Enduro proba Nafarroako I. Enduro Openeko hirugarrena izan da. Sakana Krew, Cycla Bike eta IrriSarri Bike izan dira antolatzaileak. Lehen lasterketa Arbizun egin zuten maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean, eta bigarrena Zubirin, irailaren 7an.
SAILKAPENAK
Elite & Pepsico
1. Iraitz Etxebarria Etxebarria
2. Beñat Oronoz Gorrotxategi
3. Markel Uriarte Urrutia
Junior & Scott
1. Jon Uranga Muguruza
2. Mikel Madrid Urtxegi
3. Iván Santos Benito
Emakumeak & BH
1. Celes Arias Díaz
Máster 30 & GT
1. Jon Martínez Guembe
2. Unai Aranburuzabala Arana
3. Mikel Bergara Lujanbio
Máster 40 & Bodegas Inurrieta
1. Jon Goikoetxea Sarasola
2. Julián Beraza Schwarz
3. Edison García Yepes
Scrach & IrriSarri Land
1. Iraitz Etxebarria Etxebarria
2. Jon Martínez Guembe
3. Beñat Oronoz Gorrotxategi
Nafarroako I Enduro Openeko irabazleak
1. Markel Uriarte Urrutia
2. Beñat Oronoz Gorrotxategi
3. Txomin de Vega Izagirre