Barojatarren sorginetaz solasean aritu dira Koro Irazoki eta Juainas Paul Arzak Beran

TTIPI-TTAPA 2014ko urr. 6a, 14:39

Hitzaldi interesgarria eskaini zuten Koro Irazokik eta Juainas Paul Arzakek. Utzitako argazkia

Julio Caro Barojaren inguruko hirugarren solasaldia eskaini dute Beralandetan

Julio Caro Barojaren mendeurrenaren baitan, Beran egiten ari diren hitzaldi zikloko hirugarren solasaldia egin zen urriaren 3an Beralandetan. Koro Irazoki eta Juainas Paul Arzakek “Barojatarren sorginak” izan zituzten hizpide euskarazko solasaldian.

Julio Caro Barojaren mendeurrenaren baitan, Beran egiten ari diren hitzaldi zikloko hirugarren solasaldia egin zen urriaren 3an Beralandetan. Koro Irazoki eta Juainas Paul Arzakek Barojatarren sorginak izan zituzten hizpide euskarazko solasaldian.

Pio Barojak bere eleberrietan eta Julio Caro Barojak bere ikerketa lanetan behin baino gehiagotan izan dituzte sorginak hizpide eta hauen inguruko azalpenak eman zituzten Irazokik eta Paulek, Zugarramurdiko Sorginen Museoko kudeatzailea den Ainhoa Agirreren aurkezpenaren ondotik. Koro Irazokik liburu horietako pasarterik adierazgarrienak irakurri zituen eta Juainas Paulek, ikerlari eta historialari den neurrian, bere iritziak eman zituen.

Hitzaldi ziklo honen azken solasaldia urriaren 17an izanen da eta ez 10ean, hasieran iragarria zegoen bezala. Bizipenak: Julio Caro Barojaz solasean izenburupean, hainbat herritarren testigantzak adituko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun