Berako Labiaga ikastolako sortzaileak eta lehen irakaslea omendu dituzte

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 6a

Sortzaileak eta lehen irakaslea omendu ditu Labiaga ikastolak. Utzitako argazkia

40. urteurreneko ospakizunekin hasi ziren urriaren 4ean

Berako Labiaga Ikastolak 40. urteurrena ospatuko du ikasturte honetan. Urte osoan kultur eta kirol ekitaldiak antolatzeko asmoa du eta horietatik lehenbizikoa urriaren 4an egin zuten. Ikastolako sortzaileak izan ziren Josu Goia, Espe Aranibar, Bego Aranibar, Bixente Taberna, Antton Erkizia, German Goienetxe eta Ixa Ordoñez omendu zituzten, Aurreskua dantzatuz eta oroigarri bana emanez. Modu berean, lehenbiziko irakaslea izan zen Berroetako Pili Gartxitorena zenari ere omenaldia egin zitzaion eta bere ordez, alargunak eta semeak hartu zuten oroigarria.

Labiaga ikastolaren 40. urteurreneko lehen ekitaldia hasteko, Ikastolaren egoitza izan diren eraikinak kalejiran lotu zituzten lehenik. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak hartzen dituen ikastolaren Eztegarako eraikinetik altxaferoa bota ondotik, Herriko Etxera joan ziren lehenik, gero Lagun Etxea eta azkenik, DBHko ikasleak hartzen dituen Altzateko ikastolara. Haurren jokoen ondotik omenaldia eskaini zitzaion sortzaileei eta lehen irakasleari. Ondotik, 350 lagun inguru bildu ziren Altzateko frontoian egindako bazkarian.

Aipatu bezala, 40. urteurreneko ikasturte honetan hainbat kultur eta kirol ekitaldi antolatzeko asmoa du Labiaga Ikastolak aitzinera begira. Urrian bertan, mendi ateraldia egiteko asmoa dute Labiaga mendira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun