40. urteurrena ospatzen hasiko da larunbatean Berako Labiaga ikastola

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 3a

Labiaga Ikastolaren 40. urteurreneko argazkia. Utzitako argazkia

Urriaren 4an kalejira, omenaldia eta 350 lagunendako bazkaria izanen dute

Berako Labiaga Ikastolak 40. urteurrena ospatuko du ikasturte honetan. Urte osoan kultur eta kirol ekitaldiak antolatzeko asmoa du eta horietatik lehenbizikoa urriaren 4an, larunbatean eginen du. Ikastolaren egoitza izan diren eraikinak kalejiran lotuko dituzte, sortzaileei eta lehen irakaslea izan zenari omenaldia eskainiko zaie eta 350 lagunendako herri bazkaria izanen dute.

Larunbateko ekitaldiei goizeko 11etan emanen zaie hasiera, ikastolaren Eztegarako eraikinetik botako den altxaferoarekin. Hain zuzen, ikastolaren egoitza izan diren herriko eraikin ezberdinak lotuko dituzte musikaz eta bertsoz lagundutako kalejiran. Lehen geldialdia Herriko Etxean izanen dute, gero Lagun Etxea eta azkenik, Altzateko ikastola. Eguerdian haur jokoak izanen dituzte. 13:30ean, Aurreskua dantzatuz eta oroigarriak emanez, omenaldia eskainiko zaie ikastolaren sortzaile izan ziren Josu Goia, Espe Aranibar, Bego Aranibar, Bixente Taberna, Antton Erkizia, German Goienetxe eta Ixa Ordoñez-i. Modu berean, lehenbiziko irakaslea izan zen Pili Gartxitorena zenari ere omenaldia eginen zaio eta bere ordez, senideek hartuko dute oroigarria. Ondotik, bazkaria izanen dute Altzateko frontoian eta 350 lagunek emana dute horretarako izena.

Aipatu bezala, 40. urteurreneko ikasturte honetan hainbat kultur eta kirol ekitaldi antolatzeko asmoa du Labiaga Ikastolak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun