Julio Caro Barojaren mendeurrenaren baitan, Beran egiten ari diren hitzaldi zikloko hirugarren solasaldia eginen da urriaren 3an, ortziralean 19:30ean Beralandetan. Koro Irazoki eta Juainas Paul Arzakek “Barojatarren sorginak” izanen dute hizpide. Solasaldia euskaraz izanen da.
Hitzaldi ziklo honen azken solasaldia urriaren 17an izanen da eta ez 10ean, hasieran iragarria zegoen bezala. Bizipenak: Julio Caro Barojaz solasean izenburupean, hainbat herritarren testigantzak adituko dira.