Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2014an Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu edota konpromisoak berritu dituzten eragileentzako diru-laguntza deialdia onartu du. Diru-laguntza eskuratu ahal izateko beharrezkoa da aurten Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu izatea edo, lehenagotik izanez gero, konpromisoak berritu izatea. Interesatuek azaroaren 21a baino lehen aurkeztu beharko dute dokumentazioa, Euskara Mankomunitatean. Zehazki, eskaera orria behar bezala beteta eta Mankomunitateak emandako ereduaren arabera, IFZ txartelaren fotokopia eta Bai Euskarari Elkarteari ordaindutako fakturaren fotokopia (2014koa) eta ordainagiriaren fotokopia aurkeztu beharko dituzte. Aipatutako epea bukatutakoan, Mankomunitateak jasotako eskaerek baldintza guztiak betetzen dituzten begiratuko du, eta horren arabera diru-laguntzak banatzea ebatziko du. Baldintzak betetzen dituen eskatzaile bakoitzak jasoko duen diru-laguntza 42,50 eurokoa izanen da, hau da, Bai Euskarari Elkarteak ziurtagiriarengatik ezarria duen oinarrizko prezioaren % 50. Deialdiaren oinarriak Mankomunitatearen web orrian begira daitezke, www.bortziriak.org atarian.