Bortzirietako hizkera aztertzeko boluntarioak behar dira

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 2a

Lana auzolanean eginen dute eta interesatuen datuak urriaren 3ra arte bilduko dituzte

Bortzirietako hizkeraren ezaugarriak bil­tzen eta aztertzen hasi nahi du Bortzirietako Euskara Mankomunitateak. Adierazi dutenez, hasiera batean ezauga­rri horiek bildu eta azter­tzeko asmoa dute, eta ondotik erabakiko dute egindako lana nola argitaratu eta ezagutzera eman.
 
Lan hori auzolanean eginen dutela jakinarazi dute Mankomunitate­tik eta hala, ho­rretan ari­tzeko prest direnen ze­rrenda osatu nahi dute. «Izan daitezke filologoak, euskara irakasleak edota bertzerik gabe horrelako gaiak gustukoak dituzten herrita­rrak», diote Euskara Mankomunitatekoek. 
 
Norbaitek lan horretan aritzeko interesa eta gogoa izaten ahal duen jendea ezagutuz gero, Mankomunitatera jo dezake eta haien berri eman, izena, telefonoa eta e-posta ­utziz. Da­tuak telefonoz (948 634125) edo e-pos­tara idatzita (euskara@­bor tziriak.org) eman daitez­ke, urriaren 3a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun