Adriatikoan barna oporraldia

Nerea ALTZURI 2014ko urriaren 2a

Urteroko bidaiari taldeak oporraldia antolatu du. Heldu den udaberrian izan arren, ai­tzinetik prestaketa lanak egitea ezinbertzekoa da. Ekainaren 14tik 21era, Adriatiko Itsasoan barna kruzeroa eginen dute­.
 
Ekainaren 14an, autobusean Madrilgo Barajas aireportura joanen dira. Handik hegazkinez Venecia izanen dute helmuga. Adriatikoko kruzeroaren ibilbideari dagokionez, Venecia, Bari (Italia), Katakolon, Santorini, El Pireo eta Corfù (Grezia), Kotor (Montenegro) eta Venecia. 
 
Bidaiaren prezioari dagokionez, barruko gela edo kamarotea hartuz gero, 1.350 euro eta kanpokaldekoa nahi bada, 1.456 euro.Gehienez ere 54 bidaiarik izen eman dezakete. Izen-ematea urriaren 15 arte egin daiteke Caixan, betiko kontuan 300 euro aitzineratuz. Kanpokoaldeko gela aukera­tzen dutenek, prezio osagarria aldi berean ordain­du beharko dute. Edozein zalantza argitzeko, 948 634030 tele­fonora dei daiteke (Martin Legarra).
 
Bidaiaren inguruan solasteko, heldu den urteko maiatzaren 31n 18:00etan bilera izanen da Zahar Txokon.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun