Uharte Arakil-Beriain KM Bertikalean 3. Mikel Alzuri

Nerea ALTZURI 2014ko urriaren 2a

Mikel Altzuri, podiumaren hirugarren koxkan. Utzitako argazkia.

Mendi lasterketa proba gogorrean 199 korrikalarik parte hartu dute

Oraingoan podiuma zanpatu du. Mikel Alzuri Apezetxeak joan den irailaren 21ean Sakanaldean hirugarren postua lortu zuen mendi lasterketan. Aralar Mendi klubak antolaturiko Arakil-Beriain Seigarren Km Bertikala 00:44:42an egitea lortu zuen. Eguraldi zoragarria lagun, ia 200 korrikalarik parte hartu zuten proban. Saio ikusgarri bezain gogo­rra da, bortz kilometro kronometratuak, 1.023 me­troko desnibela eta ikaragarrizko maldak, %70koak tartean. Giro izugarria izan omen zen herrietan nola mendi in­guruetan parte hartzaileak animatzen. Nafa­rroako mendi lasterketen koparako baliagarria zen proba hau. Joan den apirilean Mikelek egindako proben berri eta zer lasterkaldi aurrikusten zituen adierazi genizuen… Urte osoan ez da gelditu eta honako hau ere, bere lan eta esfortzuaren sari haundia izan da.  Zorionak Mikel!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun