Juan Mihura eta ‘Gringo’ nagusi Artzain Zakur Txapelketan

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 2a

Juan Mihura Artzain Zakur Txapelketako irabazlea, Gringo bere zakurrarekin. Utzitako argazkiak.

Elusta inguruan egin da lehen aldiz, zortzi artzain eta zakurrekin

XXXIV. aldiz Artzain Zakur Txapelketa egin zen irai­laren 21ean. Aurten, gainera, leku be­rrian egin zen, Elustan eta Meakaunditik herrigunera ekarriz, jende gehiago bildu zen. 

Guztien artean, Heletako Juan Mihura nagusitu zen, Gringo zakurrarekin (223 puntu). Mikel Aizpurua izan zen bigarren, Xuker zaku­rrarekin (220 puntu) eta Amaiurko Felix Irigoien hirugarren gelditu zen, Perla zakurrarekin (209 puntu).

Ondotik sailkatu ziren Mikel Garaiar Lukirekin, Pello Segurola Argirekin, Joxe Mari Istilart Lagunekin, Jorge Oteiza oronoztarra Arakilekin eta Aitor Tato Argirekin.

Sari banaketan, Lourdes Ibarluzea eta Imanol Retegi, alkate eta zinego­tzia, Amets Inda Bertizko Partzuergo Turistikoaren ordezkari eta Mari Joxe Iparragirre Hiruak Bat Landetxe Elkarteko presidentea izan ziren.

 

XI. GAZTA LEHIAKETA

Artzain Zakur lehiaketaz gain, besten ai­tzineko asteburua ekitaldiz betea joan zen. Igande eguerdian, XI. Gazta Lehiaketa egin zen. Hamar gazta aurkeztu ziren eta horien artean, An­tsoneberriko Enkarnita Etxeberriak aurkeztutakoak lortu zuen lehen saria. Bigarren saria Argarategaraiko Elena Retegik eskuratu zuen eta hirugarrena Argaratebereko Mari Jose Lizardik.

Artzain Zakur Txapelketaren ondotik, be­rriz, kankailuak eta buruhandiak Lesakako trikitixa taldearekin batera ibili ziren, eta gero, gazta eta opil dastaketan ere beraien musikarekin alaitu zuten giroa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun