Lizarietako tradizioaren besta

Irune eta Itsaso 2014ko urr. 2a, 10:45

Laura ELIZAGOIEN

Irailaren 21ean, eguraldia lagun, hirugarren aldiz Usategietako Tradizioaren bes­ta ospatu zen Lizaietako zelaian, Etxalar eta Sarako Udalek antolaturik. Goizean, Sara eta Etxalarko dozena bat artisauk bere postuak jarri zituzten eta Pirinioetako 10 sarezko usategien informazioa biltzen duen "Usoak Sarean" erakusketa ere ikusgai egon zen, Sarako Ondarea elkartearen eskutik, Etxalarko usategietako ikusentzunezkoarekin batera. Bertzetik, hostoz egindako Pheui­llus pertsonaia bereziak ezagutzeko oinezko ibilaldia atera zen. Sarako Saranga musika taldeak animatu zuen goiza. Sarako auzapezak eta Etxalarko alkateak, urteroko hitzarmena berrestu zuten, Etxalarko usategietan sareekin lanean ari­tzeko Sarako lurrak erabiltzeko akordioaren baldintzak sinatuz. Ondotik, Usategietako makila (paleta edo karrotea) botatze txapelketa egin zuten bi herrietako usazaleek, Lizaietako abatatik. Aurtengoan, makila urrunen bota zuena, Sarako Calvet gaztea izan zen (Karrotea 80 metrotara botaz). Taldeka ere sarata­rrak gailendu ziren. Etxalar eta Sarako dantzariek ere ikuskizun ederra eskaini zuten. 14:30ak aldera bazkaria egin zuten 320 lagun inguruk eta bestarako espreski egindako painuluak ere banatu ziren. Besta ilunabarra arte luzatu zen eta konten agertu dira antolatzaileak.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun