Bertze urte batez ez da aspertzeko astirik izanen Gazte Egunean. Urriaren 11rako egitarau zabala prestatu dute eta bestabusa ere izanen da Bortzirietatik, joan-etorriko ordutegi zabalarekin.
• 10:00 gosaria izanen da Anttonion.
• 11:30 paella txapelketa. (3 laguneko taldeak zozketa bidez eginen dira eta osagaiak libreak).
• 14:00 bazkaria frontoian (txapelketan parte hartzen dutenek 5 euro; bertzeek 8 euro).
• 17:00etan gazte jokuak.
• 20:00etan trikipoteoa.
• 21:30ean bokatada.
• 22:30ean kontzertuak: Kalera, En Tol Sarmiento, Ingoaldeu eta DJ Mattin Maia.
Gosari, paella txapelketa eta bazkarian apuntatzeko azken eguna urriaren 3a izanen da Elutsa edo Herriko osatuan.