Beti Gaztek antolatutako mendi bizikleta ibilaldia burutu zen irailaren 21ean. Denetara 240 txirrindulari bildu ziren, 160 ibilbide luzean eta 80 laburragoan, eguraldi bikaina lagun zutela. Inolako istripurik gabe egin zen probaren bukaeran, urtero urtero antolaketan lagundu duen eta aurten istripu larria izan duen Joseba Lasaren izenean maillota zozketatu zen eta Jabier Zubieta suertatu zen saridun.