Haurraren Eguna arrakastatsua

Aitor AROTZENA 2014ko urriaren 2a

Aitor AROTZENA

Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek antolatutako Haurraren Eguna ospatu zuten irailaren 20an. Goizean herri kirolak izan ziren plazan: koxkor biltzea, txingak, harri jasotzea, kontrabandisten lasterketa, zaku lasterketa eta sokatiran aritu ziren Haur eta Lehen Hezkuntzako neska-mutikoak. Sariak ere banatu ziren. Arratsaldean Harriondoan ekitaldi ezberdinak izan ziren. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun