Giro ederrean joan dira Bittiriko bestak. Txupinazoaren aitzinetik irakurketa saioa izan zen eta patata tortilla txapelketa. Erraldoi eta buruhandien konpartsa ibili zen karrikaz karrika eta herri kirol desafio polita eskaini zuten 600 bat kiloko belar-bolari hirukoteka tiraka. Mariatxiak aditzeko aukera ere izan zen. Hondar egunean, haurrentzako ekitaldiak izan ziren.