Argazki lehiaketa antolatu du aurten ere Beti Gaztek

Aitor AROTZENA 2014ko urriaren 2a

Azaroaren 8tik 30era erakusketa eginen da aurkeztutako lanekin

Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurten ere. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazten, ohikoa den sistema erabiliz.
 
Argazkien gaia librea izanen da. Paperean egindako argazkiekin batera, CD bat bidaliko da, aurkezturiko argazkiak edukiko dituena, JPEG formatoan, 300 pppko guttieneko bereizmenarekin. Egile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkezten ahal ditu eta berak erabakiko du argazkiaren neurria, nahiz eta horietako bakoi­tzak gehienez 30x40 cm.ko kartulinean jarrita egon beharko duen.
 
Lau sari emanen ditu Beti Gaztek. Lehenbiziko saria, 350 euro eta trofeoa izanen da eta bigarrena 250 euro eta trofeoa. Herriko egileen artean argazkirik onenari 200 euro eta trofeoa emanen zaio eta 200 euro eta trofeoa izanen da kirol argazkirik onenarentzat.
 
Azaroaren 8an emanen du erabakia epaimahaiak eta azaroaren 8tik 30era, erakusketa izanen da Beti Gazte elkartearen egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun