Historiazaleak biltzen dituen Bidasoa Ikerketa Zentroak Beran Espainiako Gerraren ondotik eraikitako bunkerren inguruko dokumentazio lana bukatu berri du, bi urteren ondotik. Lehendik, lan horren zati bat beraien blogean argitaratu zuten eta orain bideoa egin dute. Lan honekin, Frankismoaren mandoak bezala ezagutu ziren preso errepublikarrei omenaldia eskaini nahi izan diete.