Ohikoa denez, urria kultur ekitaldiz ongi hornitua dator aurten ere. Urriaren 4an, larunbata, 19:30ean Garai hura gara ikuskizuna eskainiko dute Kultur Etxean Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso piano-jotzaileak.
Urriaren 12an, berriz, Bide Ertzean taldeak kontzertua eskainiko du 19:00etan Kultur Etxean.
Euskara Batzordeak Nafarroako Antzoki Sarearen laguntzaz antolatutako ekitaldi hauetara sartzeko seina euro ordaindu beharko dira.