Kontrabandisten Besta antolatu dute bigarren urtez Ibardinen

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 2a

Mikel Echegaray

Salgai-hondarren feria eginen da asteburu osoan, longboard txapelketa, ateraldiak…

Urriaren 10etik 12ra hainbat ekitaldi antolatu dituzte Ibardinen, Kontrabandisten Besta deitu duten ekimenaren harira. 
 
Ekitaldiak urriaren 10ean hasiko dira, or­tziralean, 18:00etatik ai­tzinera Longboard eskola eskainiko baita kiroldegiaren parean.
 
Urriaren 11 eta 12ko ekitaldiak, berriz, Ibardinen eginen dira. Larunbat eta igandean, egun osoz bentek antolatutako salgai-hondarren feria eta joku parkea (haurrendako animazioak eta jokoak, ibilaldiak pottoka gainean) izanen dira. Larunbatean 09:30ean II. Mini Downhill free ride longboard txapelketa hasiko da eta patinetetan jaitsierak izanen dira egun osoan. 11:00­etatik 17:00etara kontrabandisten aperitiboa eta menua eskainiko dira bentetan eta Baztango gaitariek, Berako dantzariek eta Berako trikitilariek ikuskizunak eskainiko dituzte. 17:00­etan txapelketaren finalak eta sari banaketa eginen dira eta 21:00­etan Djak izanen dira Beran, Goat Longboard eta Ibardinek antolatua.
 
Igandean, 10:00etan familiendako ibilaldi kulturala abiatuko da Elizalde Bentako aparkalekutik. 10:00etaik 18:00etara Kontrabandisten Igoera desafioa eginen da eta sari banaketa. 11:00etatik 17:00etara Kontrabandisten aperitiboa eta menua eskainiko da, Los Incansables txaranga eta Urruñako Primadera abesbatzarekin. 18:00etan, Medite­rraneoan barna itsas-bidaia bat zozketatuko dute.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun