140 txirrindulazalek parte hartu zuten Berako XXII. BTT Ibilaldian

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 1a

Ttikienek ere izan zuten BTT ibilaldian parte hartzeko aukera. Utzitako argazkia

Aurten ibilbide gogorragoa izan zuten baina gustora gelditu ziren

Gure Txokoak antolatutako Berako XXII. BTT ibilaldia burutu zen irailaren 28an. 140 pertsonek hartu zuten parte hiru ibilbide zituen ibilaldi honetan: 16urtteik gorakoentzat diren A eta B ibilbideak eta 8-16 urtekoentzat den ibilbide ttikian.

Gure Txokoak antolatutako Berako XXII. BTT ibilaldia burutu zen irailaren 28an. 140 pertsonek hartu zuten parte hiru ibilbide zituen ibilaldi honetan: 16urtteik gorakoentzat diren A eta B ibilbideak eta 8-16 urtekoentzat den ibilbide ttikian.

Aurten ibilbide berriak zituzten edo hobe erranda, ibilbide berdintsuak baino alderantzizko norantzan. Gogorragoak ziren baina jendea gustura gelditu zen. Gehienek horrela politagoa zela erran zuten. Gertakizun aipagarririk gabe burutu zen aurtengo ibilaldia.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete proba hau antolatzen lagundu diguten bolondres guztiei, Frutas Errandonea eta Bautista Telletxeari hornidura postuetarako emandako produktuengatik eta Katea Bikeri opari poltsak betetzeko emandako laguntzagatik eta zozketarako emandako bizikletengatik.

Zozketako helduen bizikleta Lesakako Jose Migel Maritxalarrek eta haurren bizikleta Berako Manex Ordoki Larramendik eraman zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun