800 sinadura bildu dituzte Beran beilatokia toki egokian eskatuz

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 1a

Dagoeneko obretan dagoen lokalaren aitzinen eskaini zuten prentsaurrea Iturlandetako bhizilagunek. Aitor Arotzena

Udal ordenantza aldatzea ere eskatzen dute

Berako Iturlandetako beilatoki proiektuak zer errana sortzen du oraindik, eraikuntza lanak hasiak direnean. Bizilagunek agerraldia egin zuten irailaren 30ean lokalaren atarian, Berako herriak beilatokia toki egokian behar duela eskatuz. “Berako herriak balio erantsia izaten ahal du, herriaren erdian eraikin propio bat egiten bada, erosoa, sarrera erraxa duena eta aparkatzeko toki nahikoarekin. Berako herrian badaude horrelako baldintzak betetzen dituen eremuak”, adierazi zuten.

Berako Iturlandetako beilatoki proiektuak zer errana sortzen du oraindik, eraikuntza lanak hasiak direnean. Bizilagunek agerraldia egin zuten irailaren 30ean lokalaren atarian, Berako herriak beilatokia toki egokian behar duela eskatuz. «Berako herriak balio erantsia izaten ahal du, herriaren erdian eraikin propio bat egiten bada, erosoa, sarrera erraxa duena eta aparkatzeko toki nahikoarekin. Berako herrian badaude horrelako baldintzak betetzen dituen eremuak», adierazi zuten.

Apirilaren 25ean beilatokia Iturlandetan eginen zela «kezkaz» aditu zutenetik gaurko egunera egin dituzten harat-honatak azaldu zituzten bizilagunek. Hain zuzen, hasieratik udal ordenantza aldatzeko eskaera egin zuten eta horren alde 800 sinadura aurkeztu badituzte ere, bizilagunak salatu dute, Udalak ez duela bizilagunen iritzia eta ikuspuntua kontuan hartzen, «eta gainera ez dute ikusten inolaz ere auroan eragiten den arazoa. Oraingoan eztabaida eta negoziazio aukera baztertu dute».

Marisol Taberna alkateak aipatu izan du «alde guziak ados gaudela ordenentzen aldaketak ez lukeela eraginen onartua dagoen lizentziari, berez ez zaigu lehentasunekoa iruditzen ordenantza aldatzea. Guk dakigula, udalean ordezkaritza duten taldeetako bakar batek ez du funeraria zerbitzuak jartzeko ordenantzarik proposatu eta ez du aurrikusi ere 2015eko hauteskundeetarako proposatu». Udalak solasteko borondate eskasa duela ere salatu dute bizilagunek eta horri erantzunez, alkateak dio «eskatu duten guzietan bildu garela, kontua da gero beraiek erraten dutenarekin konforme egotea edo ez, pentsatzen dut ados ez egoteko eskubidea ere izanen dugula».

Kontuak kontu, uda osoan hainbat mobilizazio egin arren, irailaren 2an hasi ziren beilatokiaren lanekin Iturlandetan. Bizilagunek, irailaren 13an Elizaren bitartekaritza eskatu zuten eta Lesakako erretora Iracheko arduradunekin solastu zen eta hiru aldeko kideak (bizilagunak, Udala eta Irache) esertzeko eskaera egin zien, «baina gure proposamenak baztertu dituzte eta ez dira jarri solasteko». Alkateak dioenez, «Irache jabe den lokala erosteko eta beilatokiaren kokapen berria proposatzeko hiru aldeko bilerari dagokionez, lokal hori erosten interesatua dagoenak egin behar dio proposamena jabeari eta ez dagokio udalari partikularren arteko salerosketa harremanetan sartzea».

Bizilagunek diote ez dutela nahi inongo etxebizitzaren azpian tanatoriorik, «ez hemen, ezta inon ere». Ez dute ulertzen lanak hain azkar hastea ere, herriko bertze beilatokia lanean ari denean. Tanatorio zaharra baztertzeko zer arrazoi izan daitekeen galdetu zietenean udal ordezkariei, «hauek ez zutela horren berririk erran ziguten, nahiz eta haiek Patronatoaren parte hartzaileak izan. Herriko agintariak ez badute erantzunik ematen ahal gure galderari eta ez badute gaitasunik biztanlegoarekin elkar lanean aritzeko, zer egin dezakegu? Dimisioa eskatu!» zioten idatzian.

Datozen asteetan eginen dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia ere egin diete beratarrei: «Ez diezaiola inori gerta guri gertatu zaiguna, etxebizitzen azpian beilatoki bat jasan behar izatea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun