
Don Julioren arrastoa izenburupean, Julio Caro Barojaren mendeurrenaren ekitaldien barrenean Berako margolarien erakusketa zabalik dago urriaren 3tik 26ra arte Berako dendetako erakusleihoetan.
Oraingoz 54 koadro daude paratuak erakusleihoetan, hainbat artistek utziak: Bergol, Josu Goia, Heliodoro Ortego, Vizcaíno, Aldazabal, Ana Mari Marin, Mari Jose Telletxea, Juan Carlos Olaetxea, Santamaria, Mary Goya, Jose Manuel Ábalos, Josu Iraeta, Maria Jesus Jimenez, Juan Larramendi, Adrián Labadie, Joseba Pereira, Amanda Arruti, Amalia Lasarte, Manolo Sanz, Jesús Sanz, José Ramon Zubieta, Unai Ruiz, Jokin Armán, Ixiar Mikelperizena, Mari Asun Irazoki, Trinitxu Mikelperizena eta Harman.
Momentuz ondoko saltoki hauetan paratu dira ikusgai lan horiek: Arturo arropa-denda, Agara Kirolak, Purienea prentsa-denda, Jaione gozotegia, Igone liburu-denda, Azalea loradenda, Artieda lentzeria, Bortziri, Martzutzak, Edurne haur arropa-denda, Zela Kirolak, Domo Services, Oroz janari-denda, Xirgil ile-apaindegia, Goya, Foto Goiko eta Alberto Retegui.
Antolatzaileek gonbidapena egin diete herriko gainerako artistei euren lanak Berako saltoki edo lokaletan erakusgai paratzera.