Zuzendaritza batzordea berritu du Berako Gure Txokoa elkarteak

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 29a

Lau urtetako lanaren ondotik, lekukoa eman du Gure Txokoako zuzendaritza batzordeak. Utzitako argazkia

Ezohiko batzar deialdi garrantzitsuak ez zuen arrakasta handirik izan, baina halere badira lekukoa hartzeko prest daudenak

Berako Gure Txokoa elkarteak ez ohiko batzarra burutu zuen irailaren 27an, zuzendaritza batzordea berritzeko asmoarekin. Gai garrantzitsua izan arren, deialdiak ez zuen arrakasta handiegirik izan, 20-30 bat bazkide bertzerik ez baitziren aukeztu. Halere, horietako batzuk batzordean sartu eta lekukoa hartzeko prest azaldu ziren.

Berako Gure Txokoa elkarteak ez ohiko batzarra burutu zuen irailaren 27an, zuzendaritza batzordea berritzeko asmoarekin. Gai garrantzitsua izan arren, deialdiak ez zuen arrakasta handiegirik izan, 20-30 bat bazkide bertzerik ez baitziren aukeztu. Halere, horietako batzuk batzordean sartu eta lekukoa hartzeko prest azaldu ziren.

Angel Ponbar presidente ohiak lau urteotako balantze gazi-gozoa egiten zuen idatzia irakurri zuen eta Gure Txokoa bezalako elkarte bat «gogo eta konpromisuarekin» aitzinera atera daitekeela azpimarratu zuen. Lau urte hauetan mila buelta eman behar izan dituzte eta «Gure Txokoak egitan herrian egiten duen lana baloratua ez dela» iruditu arren, aitzinera egin dute eta bidean lagun izan dutenak eskertu nahi izan zituen Ponbarrek. Modu berean, azpimarratu nahi izan zuen Iamoteneako ostatuan egindako obra eta bereziki zuzendaritzako bodegeroek egindako lana, «ostatuko kontuetan defizita edukitzetik irabaziak edukitzera pasatu garelako, bodegeroena benetan lan lotua da eta gure ustetan zuzendaritza berriak nola antolatu pentsatzeko moduko gaia».

Eskutitza irakurri ondotik, zuzendaritza batzorderako norbaite aurkezten ote zen galdegin zuen presidente ohiak eta Patxi Castillo, Carlos Pacheco eta Jaione Dozagarat-ek aurkeztu zuten beraien burua. Beraz, hiru lagun hauek, bokalia ezberdinetako ordezkariekin batera osatzen dute zuzendaritza batzorde berria. Hain zuzen, Iñaki Eskudero da dantzako ordezkaria; Joseba Errandonea txirrindularitzako ordezkaria; Jose areto futbolekoa; Elzaurdia, Lazkanotegi eta Mitxelena pilotakoak eta Luis Irazoki eta Angel Ponbar futbolekoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun