Elkarrizan boluntario taldearen eskutik, aurten ere etorkinendako gaztelera klaseak emanen dituzte Lesakan. Beran ere emateko asmoa dutela jakinarazi dute Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatetik, baina oraindik zehazteko dago.
Ikasturte berri honetan ere, Maribel Abrilek emanen du oinarrizko hasierako maila astearte eta ortzegunetan, 10:30etik 12:00etara eta Jose Mari Irazokik maila aurreratuagoa astearte eta ortzegunetan, 16:00etatik 18:00etara. Klaseak urria eta ekaina bitarte emanen dira, eskolako ikasturtearekin batera, Lesakako albinteek erabiltzen duten bulegoan.
Boluntarioen premia
Elkarrizanekin parte hartu nahi duen pertsonak, 948 635 036 telefonora edo ssb@lesaka.net emailera idatz dezake. Izan ere, bolondresen beharra azpimarratzen dute Elkarrizan taldetik, bai etxean laguntzeko, bai Zahar Etxean edo ospitalean laguntzeko, garraiolari moduan laguntzeko, gaztelera ikastarorako edo haurrei eskola laguntza eskaintzeko.