Bortzirietako hizkera aztertzeko boluntarioak behar dira

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 26a

Lana auzolanean eginen dute eta interesatuen datuak urriaren 3ra arte bilduko dituzte

Bortzirietako hizkeraren ezaugarriak biltzen eta aztertzen hasi nahi du Bortzirietako Euskara Mankomunitateak. Adierazi dutenez, hasiera batean ezaugarri horiek bildu eta aztertzeko asmoa dute, eta ondotik erabakiko dute egindako lana nola argitaratu eta ezagutzera eman.

Lan hori auzolanean eginen dutela jakinarazi dute Mankomunitate­tik eta hala, ho­rretan ari­tzeko prest direnen zerrenda osatu nahi dute. «Izan daitezke filologoak, euskara irakasleak edota bertzerik gabe horrelako gaiak gustukoak dituzten herrita­rrak», diote Euskara Mankomunitatekoek.

Norbaitek lan horretan aritzeko interesa eta gogoa izaten ahal duen jendea ezagutuz gero, Mankomunitatera jo dezake eta haien berri eman, izena, telefonoa eta e-posta utziz. Dat­uak telefonoz (948 634125) edo e-postara idatzita (euskara@bortziriak.org) eman daitez­ke, urriaren 3a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun