Julio Caro Barojaren inguruko bigarren solasaldia irailaren 26an Beran

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 26a

Etnografiari buruz ariko da Aranzadi Zientzia elkarteko Fermin Leizaola ortziralean 19:30ean Beralandetan

Julio Caro Barojaren mendeurrenaren baitan, Beran egiten ari diren hitzaldi zikloko bigarren solasaldia eginen da irailaren 26an, ortziralean 19:30ean Beralandetan. Aranzadi Zientzia Elkarteko Fermin Leizaola etnografiari buruz ariko da gaztelaniaz.

Julio Caro Barojaren mendeurrenaren baitan, Beran egiten ari diren hitzaldi zikloko bigarren solasaldia eginen da irailaren 26an, ortziralean 19:30ean Beralandetan. Aranzadi Zientzia Elkarteko Fermin Leizaola etnografiari buruz ariko da gaztelaniaz.

 

Fermin Leizaola

Fermin Leizaola (Donostia, 1943) Aranzadi Zientzia Elkartearen Etnografia Saileko zuzendaria da. Eusko Ikaskuntzako kide, San Telmo Museoko Patronatuko Zuzendaritza Batzordekidea. Viana Printzea Erakunderen kolaboratzaile, Euskalerria Adiskideen Elkartearen supernumerarioa (Real Sociedad Bascongada de Amigos del País) eta Etniker Taldearen idazkaria (Gipuzkoa sekzioa), Jose Miguel Barandiaranen zuzendaripean Euskal Herriko Altlas Etnografikoa prestatu zuena. Hainbat solasaldi, kongresu eta sinposiotan parte hartu du etnografia gaiari lotuta, bai hemen, Euskal Herrian, bai kanpoan.

Hitzaldi zikloak segida izanen du datozen asteetan ere. Urriaren 3an, Barojatarren sorginak solasaldia eskainiko dute Koro Irazoki eta Juainas Paulek. Urriaren 10ean, azkenik, Bizipenak: Julio Caro Barojaz solasean izenburupean, hainbat herritarren testigantzak adituko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun