Aitzineko asteburua ere ekitaldiz betea izan badute ere, ofizialki bestak ortziral honetatik asteartera bitartean izanen dituzte Igantzin. Egun haundia, San Migel Eguna, astelehenean izanen dute baina aitzinetik asteburua ere ongi hornitua dute.
Irailak 26, ortzirala
• 16:00etan Mus eta partxis lehiaketa, Biltoki Ttikik antolatuta.
• 18:00etan Dantza-jazz ikuskizuna frontoian.
• 20:00etan altxaferoa. Ondotik kankailuak eta buruhaundiak txarangarekin karrika buelta herrian barna.
• 00:00etan kontzertuak: Haxotz, Estu eta larri eta Kalera taldeekin (Gazteek antolatuak)
Irailak 27, larunbata
• 11:00etan karrika buelta gaitero, buruhaundi eta kankailuekin.
• 12:00etan aparkalekuan Saka ganadutegiko haurrendako animaliak.
• 12:30ean toka txapelketa frontoian.
• 18:00etan herri kirolak: Nafarroako Arpana txapelketa mixtoko finala
• 20:00etan Elektrotxaranga.
• 22:00etan Dantzaldia Oharkabe taldearekin.
Irailak 28, igandea
• 10:30ean Gaiteroak.
• 11:00etan Scoot erakustaldia frontoian, HS2ren eskutik.
• 17:30ean pilota partidak: Mitxelena-Olaizola, Errandonea-Martinezen kontra eta Mikel Goñi-Gorrotxategi, Gonzalez-Eulateren aurka.
• Ondotik Muxikoak frontoian.
• 20:00etan txaranga herria animatzen
Irailak 29, astelehena, San Migel Eguna
• 10:30ean karrika buelta txistulari eta ezpata-dantzariekin.
• 11:30ean meza nagusia herriko abesbatzak kantatua.
• Ondotik bandera arbola doinuari dagokion ikurrin agurra plazan eta herriko ezpata-dantzarien saioa.
• 17:00etan herriko trikitilariekin trikipoteoa.
• 18:00etan Herriko Pilotarien pilota partidak: Elzaurdia-Otxoteko, Telletxea-Txoperenaren aurka eta Lazkanotegi-Mendy, Canabal-Aldaberen aurka.
• 21:30etik 00:30era Dantzaldia Irune eta Itsasorekin.
Irailak 30, asteartea
• 09:30ean herriko trikitilariekin trikipoteoa.
• 10:00etan puzgarriak, wii frontoian. eta laser-tag oztopoekin.
• 10:00etatik 12:00etara pintxo potea ostatuetan.
• 12:00etan betizuak txarangak alaituta.
• 14:00etan haurren herri bazkaria zentroan.
• 14:00 Baratzondon herri bazkaria Egaña eta Sustrai Colina bertsolariekin eta txarangarekin.
• 14:00 bazkari autogestionatua gaztetxoentzako.
• 15:00etan puzgarriak.
• 18:00etan Haurrendako berendua.
• 18:30ean bonba japoniarrak aparkalekuan.
• 19:00etan dantzaldia Treku eta Alabarekin.
• 21:00etan dantzaldia Treku eta Alabarekin.